Orrialdeak

2016-03-31

25. astea | haiku, jarraipena

Haiku jatorrian japonierazko olerki mota bat da, 5-7-5 silabako lerroetan antolatutako 17 silabek osatua. Emaniko esaldi bat haikua den ala ez frogartzen duen programa egin dezagun, hau da, 24. astea | haiku ariketari jarraipena demaiogun sarrerako datua (hiru esaldi) array batean irakurriz.

24. astea | haiku ariketan bezala gure programaren lehen bertsioan ez da diptongorik emango sarrerako esaldietan, baina programaren bigarren bertsioak diptongoekin lan egiteko gaitasuna izango du.



Lehen programa

 

Udazkena da,
milaka txori hegaz
bat izan ezik


Aztertu beharreko haikuaren hiru esaldiak array batean jasotzen dira teklatuaren bitartez, horretarako prozedura hau erabiltzen delarik:

Teklatuaren bitartez ematen diren hiru esaldietan diptongorik ez dagoela suposatuko da. Arrayaren hiru elementuak irakurri ondoren (jarraian erakusten diren irudietan kolore laranjaz adierazitakoa) ondoko lanak egingo dira:
  1. Sarrerako esaldiak txukundu, hau da, esaldiaren aurrean zein atzean soberan egon daitezkeen zuriuneak kendu eta hitzen artean soberan egon daitezkeen zuriuneak kendu (irudietan kolore horiz adierazitakoa)
  2. Hiru esaldiak txukundu ondoren pantailaren erdian idatzi bata bestearen azpian (irudietan kolore urdinez adierazitakoa)
  3. Esaldiek haiku bat osatzen duten ala ez erabaki esaldi bakoitzaren silabak zenbatuz, horretarako diptongorik ez dagoenez aski da bokalak zenbatzea (irudietan kolore urdinez adierazitakoa), aukera bi dira:
    • Sarreko esaldia haiku bat bada  Haiku bat da  mezua pantailaratuko da
    • Sarreko esaldia haiku bat ez bada  Ez da haiku bat mezua pantailaratuko da eta horrez gain zergatia(k) ere adieraziko d(ir)a

Adibidez, hona hemen sarrera desberdinak:
   Udazkena   da,        milaka   txori hegaz         bat  izan  ezik   
5, 7, 5 bokal eta 5, 7, 5 silaba --> sarrerako kateak haiku bat dira

   Uda etgero        milaka   txori  zeruan         hego   aldera   
6, 8, 5 bokal eta 6, 8, 5 silaba --> sarrerako kateak ez dira haiku bat


Programaren irteerak jarraian erakusten dira:

Sarrerako kateek haiku bat osatzen dute silabak/bokalak 5+7+5 direlako

Sarrerako kateek ez dute haiku bat osatzen silabak/bokalak 6+7+5 direlako

 Sarrerako kateek haiku bat osatzen dute silabak 5+7+5 direlako, baina programa honek diptongoak ez ditu desberdintzen eta bokal guztiak zenbatuz 5+9+6 silaba/bokal aurkitu ditu


Hau duzu ArrayHaikuDiptongorikEz.exe lehen bertsioaren programa exekutagarria. Eta hauxe da lehen bertsioaren iturburu-programa:


Bigarren programa

 

Udaberriko
euria da hodeien
negar alaia


Baina, diptongoak ditugunean bokalen kopurua ez dator bat silaben kopuruarekin. Horregatik jarraian erakusten diren haiku hauek okertzat emango ditu aurreko algoritmoa darabilen programak: 

   Neguko  hotza        goimendiko    elurra,           zure babesa   
5, 8, 5 bokal eta 5, 7, 5 silaba --> sarrerako kateak haiku bat dira

   Haizearekin       zure    adatsa    dantzan         ni  liluratuz   
6, 7, 5 bokal eta 5, 7, 5 silaba --> sarrerako kateak haiku bat dira

   Inaurria beltz        langilea ere   beltz          denak esklabu  
6, 7, 5 bokal eta 5, 7, 5 silaba --> sarrerako kateak haiku bat dira

    Udaberriko       euria  da      hodeien           negar  alaia    
5, 9, 6 bokal eta 5, 7, 5 silaba --> sarrerako kateak haiku bat dira

Hemen dituzu euskarazko sei diptongoak [au] [eu] [ai] [ei] [oi] [ou] eta programaren bigarren bertsioak elkarketa hauek aintzakotzat hartuko ditu.

Bigarren programa honetan lehen bertsioaren algoritmo bera erabil datiteke, baina hitzaren silabak zenbatzearen emaitza ezin daiteke onartu bokalen kopuruarekin bat datorrenik. Horregatik, hitz edo esaldi baten silabak zenbatzeko urratsak hauek dira:
  1. Hitzaren bokalak zenbatu iBokalKopurua lortuz
  2. Hitzaren diptongoak bilatu iDiptongoKopurua eskuratuz
  3. Hitzak dituen silaba kopurua kalkulatu kenketa hau burutuz: iBokalKopurua-iDiptongoKopurua  

Bigarren programaren irteerak jarraian erakusten dira non aurrekoarekiko berrikuntza kolore larrosaz adierazita datorren:

 Diptongoak aurkitu dira eta ondorioz sarrerako kateek haiku bat osatzen dute silabak 5+7+5 direlako

Diptongorik ez da aurkitu eta sarrerako kateek ez dute haiku bat osatzen

Hau duzu ArrayHaikuDiptongorikBai.exe bigarren bertsioaren programa exekutagarria. Eta hauxe da bigarren bertsioaren iturburu-programa:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina