Adibide honetan Hitzak.txt fitxategiaren bide osoa honako hau dela ikusten da:
/Users/jesusromouriarte/Desktop/TEXT/Hitzak.txt
Baina, izen osoa zein den ikustea erraza bada, Mac sistemetan ez da horren erraza eskuratzea. Hau da, Hitzak.txt fitxategiari dagokion /Users/jesusromouriarte/Desktop/TEXT/Hitzak.txt katea lortzea eta beste toki batean kopiatzea ez da berehalako lana. Kate hori eskuratzeko honela jokatuko dugu:
- Finder bitartez Hitzak.txt fitxategiaren karpeta irekiko dugu.
- Saguarekin Hitzak.txt fitxategia aukeratuko dugu eta aldi berean kopiatzeko keinua egingo dugu, hots, ctrl tekla sakatuko dugu. Irekiko den leiho berrian aukera desberdinak daude, eta besteak beste Copiar "Hitzak.txt" hautapena. Ikusi beherago erakusten den irudia.
- Ireki den leiho berriaren aukera ezkutuak erakusteko alt tekla sakatuko dugu eta Copiar "Hitzak.txt" hautapenaren ordez Copiar "Hitzak.txt" como ruta hautapena ikusi ahalko da.
- Copiar "Hitzak.txt" como ruta hautapenaren gainean klikatu eta bere edukia "Portapapeles" delakoan gordeko da, hori bistaratzeko Fider > Edición > Mostrar portapapeles bitartez ikusi ahalko da.
ctrl+sagua egitean leihoa agerian delarik, aukera ezkutuak erakusteko alt tekla sakatu.
Adibide 1
Mahaigainean dagoen TEXT karpetako Hitzak.txt fitxategiaren bide osoa:
/Users/jesusromouriarte/Desktop/TEXT/Hitzak.txt
Adibide 2
ESKOLAKOAK izena duen kanpoko memoria bateko Datuak izeneko karpeta batean gordetik dagoen Hitzak.txt fitxategiaren bide osoa:
/Volumes/ESKOLAKOAK/Datuak/Hitzak.txt